Albisteak - Agenda 2030
Albisteak
Berriak eta aktualitatea, Nafarroak 2030 Agendarekin duen konpromisoa jarraitzeko.
26/10/2026
Navarra Guneak lehen topaketa egin du, eta 2030 Agendarako lankidetza- eta kosorkuntza-gune bat eraikitzen hasi da
Joan den urriaren 21ean, elkar ezagutzeko eta 2030 Agendaren inguruan herritarrek parte hartzeko, eztabaidatzeko eta lankidetzan aritzeko espazio berri baten oinarriak ezartzeko lehen topaketa egin zen.
19/10/2026
"Talentua: 0 km", Nafarroako Gobernuaren jardunaldia, LH Dualeko ikasleak Administrazio Publikoan sartzea sustatzeko
Ekitaldia Foru Komunitateko Administrazioari eta enpresa publikoei zuzendu zaie, LHko ikasleen prestakuntza-programetan gehiago inplikatu daitezen
29/09/2026
Abian da VidAAs zentroari lotutako entitateen ekosistema: zainketetarako berrikuntza
Garapen Jasangarrirako Helburuen aldeko Nafarroako Aliantzaren 5. erronkaren helburua da eragileen arteko lankidetzan oinarrituz pertsonen bizi kalitatea, ongizatea eta autonomia hobetuko dituzten konponbideak bilatzea
23/09/2026
GJHen aldeko Nafarroako Aliantzak herritarren lau laborategiren bidelagun dihardu, 2030 Agendaren gobernantza kolaboratiboa sendotzeko
Proiektua 6. erronkaren barruan sartzen da, eta helburu ditu Nafarroako herritarren parte-hartzea sustatzea, eta parte-hartze hori administrazio, elkarte, enpresa eta kolektiboekin konektatzea
21/09/2026
Abian da 2. erronka: hezkuntza, talentua, enplegua eta ekonomia, 2040. urteari begira
GJHen aldeko Nafarroako Aliantza hasia da 2. erronka lantzen, egungo beharrei erantzuteko asmoz ez ezik, baita etorkizuneko erronkak eta aukerak identifikatzeko ere
18/09/2026
Nafarroak partaidetza-mekanismo bat jarriko du abian, Foru Komunitatearen erronkak eta aukerak identifikatzearren
Ekimenak "Nafarroa 2030: erronkak inspiratzen dituzten ekimenak" du izena, eta aukera emanen du Nafarroan dagoeneko inpaktua izaten ari diren esperientziak agerian jartzeko, baita ahalmen eraldatzailea duten erronka berriei lehentasuna emateko ere
12/08/2026
GJHen aldeko Nafarroako Aliantzari atxikitako berrogeita hamar entitate inguruk babesten du ‘Navarra Gunea’, 2030 Agendaren aldeko eragile anitzeko foroa
Navarra Gunea bitarteko partaidetza-organo bat da, eta haren xedea da erakunde horiek gobernantza instituzionalarekin harremanetan jartzea, hartara jasangarritasunera bideratutako politika publikoen garapena sustatzeko
18/06/2026
Nafarroako Gobernuak gida bat argitaratu du Foru Komunitateko entitateei GJHak aplikatzen laguntzeko
Dokumentuak erakunde bakoitzari egokitutako ekintza-planak osatzea ahalbidetzen du, jasangarritasunaren alorrean helburu argiak eta xede espezifikoak dituztenak, ingurumenean, ekonomian eta gizartean eragin positiboa sortuko duten jarduera zehatzak aplikatzen laguntzeko.
15/06/2026
GJHen aldeko Nafarroako Aliantza, 2030erako dituen erronka handien aurrean: berrikuntza, jasangarritasuna eta inklusioa
Nafarroako Gobernuak hainbat plan eta ekimen jarri ditu abian, zenbait departamentuk sustatuta, klima-aldaketaren, digitalizazioaren, gizarte-kohesioaren eta eraldaketa ekonomikoaren inguruko erronkei erantzuteko.
14/05/2026
Nafarroako 165 udalerrik 1.180 jarduera abiarazi dituzte klima-aldaketaren aurrean, 65 milioiko inbertsioarekin
Foru Komunitateko Klimaren aldeko Alkatetzen Itunak herritarrentzako atari ireki bat abiatu du, tokiko ekintza guztiak eguneratzen eta zehazten dituena
17/04/2026
Nafarroak beste urrats batzuk egin ditu jasangarritasunera bideratutako kogobernantza-eredua indartzeko
Aurten, GJHen aldeko Nafarroako Aliantzaren dinamizatzaileek bilerak egin dituzte Foru Komunitateko hogei bat lurralde-entitate eta kide anitzeko organorekin
05/04/2026
Nafarroako Liburutegien Zerbitzuak dosier interaktibo berri bat abian jarri du 2030 Agenda ikasgeletara hurbiltzeko
Tresna horri esker, ikastetxeGarapen Iraunkorrerako Helburuei buruzko 801 dokumentuko bilduma bat eskuratu ahal izango dute
11/03/2026
Nafarroako Gobernuak prozesu parte-hartzaile berriak bultzatzen ditu herritarren ahotsa bere politika publikoetan txertatzeko
Herritarren parte hartzerako Nafarroako kontseiluak herritarren parte-hartzea indartzeko eta gobernantza-eredu irekiago batean aurrera egiteko lan-ildoak jorratuko ditu
18/02/2026
Nafarroako Gobernuak Berdinna 2026 Saria eman dio 'El Cambio' Emakumeen Elkarteari
Murillo el Frutoko erakunde honi martxoaren 6an emango zaio saria, Nafarroako Jauregian
05/02/2026
Nafarroak lurraldeko mahai tekniko bat jarri du martxan, Foru Komunitateko jasangarritasun ekintzetan laguntzeko
Tokiko eta Nafarroako Gobernuko hamar bat eragile bertaratu ziren topaketara, jasangarritasuna bultzatzeko asmoz ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen arloetan
28/11/2025
Carlos Bardají zirujauak Nafarroako Boluntarioaren saria jaso du, Afrikako milaka haurri 25 urtetik gorako arreta altruista emateagatik
Taberna lehendakariordeak eman du saria, eta Boluntariotzaren bigarren Jaia bisitatu du, gaur Baluarten 70 erakunde baino gehiagotako ordezkariak biltzen dituena
26/11/2025
Boluntariotzaren Estatuko XXIV. Biltzarra Nafarroan egin zen
Topaketa Iruñean egin zen azaroaren 26an eta 27an, eta tokiko eta estatuko eragile nagusiak elkartu ziren bertan
28/04/2025
Nafarroako Gobernuak atxikimendu kanpaina bat abiarazi du 2030erako Nafarroako Aliantza garapen iraunkorraren aldeko mugimendu kolektibo bihurtzeko
"Eta zu, aldaketaren parte izango zara?" leloarekin, Foru Gobernuak erantzunkidetasunerako eta gizarte osoaren konpromiso aktiborako deia egin du
31/03/2025
Nafarroak 2030 Agenda bultzatzeko programa integrala aktibatu du, aliantza estrategiko, ekintza kultural eta parte-hartze eta komunikazioarekin
Taberna lehendakariordeak konpromiso irmoa adierazi du 2030 Agendarekin, ziurgabetasunezko mundu mailako testuinguru baten aurrean
15/03/2025
Nafarroako Herritarren Batzarrak klima aldaketari buruzko eztabaida-saioak hasi ditu
Aierdi kontseilariak Nafarroan egituratutako lehen esperientzia nabarmendu du, non gizarte zibila bera den, eta ez Gobernua bakarrik, larrialdi klimatikoaren aurrean estrategiak hausnartzen eta definitzen dituena
17/02/2025
"B Plana" antzezlana Nafarroako eszenan sartzen da GJHei buruz kontzientziatzeko
2025eko otsailaren 17an "B Plana" antzezlana estreinatu zen Iruñean, Nafarroako Gobernuak Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) herritarren artean zabaltzeko sustatutako ekimena.
17/11/2024
Garapen Iraunkorreko Helburuen aldeko Aliantza eratu duen lehen Autonomia Erkidegoetako bat izatera iritsi da Nafarroa, lurralde zuzenago eta iraunkorrago baterantz aurrera egiteko
Taberna lehendakariordeak Nafarroako Ubidearen bigarren fasearen eraikuntza nabarmendu du, Foru Komunitatean GIHak lortzeko trakzio-proiektu gisa
05/11/2024
Garapen Iraunkorreko Helburuen aldeko Nafarroako Aliantza berraktibatu da eztabaida-jardunaldi batekin eta herritar guztientzat irekitako tailerrekin
Ekitaldia azaroaren 19an izango da, Iruñean eta Tuteran interkonektatutako saio batean, eta horren helburua izango da lankidetza indartzea, baterako gobernantza eredua sortzea eta ekintza kolektiboak sustatzea
17/06/2024
Nafarroako Gobernuak Garapen Iraunkorreko Helburuen A Planarekin bat egitera gonbidatu ditu herritarrak, “B Planik ez dagoelako”
Nazio Batuek planetaren iraunkortasunerako ezarritako 17 helburuekin konpromiso soziala sustatzeko kanpaina abiatu du Foru Gobernuak
—
24 Elementu orri bakoitzeko
2030 Agendari buruzko nobedadeak
Ez galdu ezer: albisteak, deialdiak, inpaktu istorioak eta etorkizun jasangarriagoa eraikitzeko baliabideak.