Gobernantza - Agenda 2030

Gobernantza

2030 AGENDAren lankidetzarako gobernantza-eredu baterantz, Nafarroako 2030 Aliantzaren bidez.
NBEren 70/1 Batzar Nagusiaren ebazpenak (2030 Agenda) ez du gobernantza-sistema espezifikorik ezartzen GJHetarako, baina onartzen du gobernantza eta zuzenbide-estatua funtsezkoak direla garapen jasangarrirako. Testuinguru horretan, kogobernantza-eredu bat (gobernu-maila desberdinen arteko koordinazioa politika publikoak egiteko) eta gobernantza kolaboratiboko eredu bat (gobernu-eragileen, hirugarren sektorearen, sektore ekonomikoaren, akademikoaren eta herritarren integrazioa) proposatzen da, garapen jasangarriaren inguruko prozesuak garatzeko esparru gisa. 

Halaber, ezagutza zientifikoa, berrikuntza eta herritarren parte-hartzea uztartuko dituen aurretiazko gobernantzaren alde egiten da, politika publikoak modu demokratikoan eta proaktiboan batera produzitzeko egungo gizarte konplexuetan. 
Responsive Image

2030 Aliantzaren gobernantzarako egitura

2030 Aliantzaren kogobernantzaren sistema bi jarduketa-ardatzen inguruan egituratzen da (Nafarroako Gobernuaren egitura eta lurralde-egitura), eta ardatz bakoitzean hiru ordezkaritza-espazio mota daude:

1. Koordinaziorako barne-organoak (batzordeak)

Koordinaziorako eta barneko erabakiak hartzeko espazioak, administrazioaren ordezkaritzakoak bakarrik Nafarroako Gobernuaren kasuan, edo mistoak lurralde-erakundeen kasuan.

2. Herritarrek parte hartzeko organoak eta mekanismoak 

2.1 Herritarrek parte hartzeko organoak (kontseiluak, batzordeak eta komiteak). Erakunde publikoak sortzen dituen espazio adierazgarri eta iraunkorrak dira, herritarrekin batera interes publikoko gaiak lantzeko. Herritarrek demokrazian duten jardueran sakontzen duten guneak dira. 
2.2 Herritarrek parte hartzeko mekanismoak (Foroa edo Batzarra, Parte hartzeko mahaia, Batzordea edo lantaldea, Prozesu parte-hartzailea). Administrazio publikoek sortzen dituzten parte hartzeko aldi baterako guneak dira, herritarrek kudeaketa publikoan parte hartzea errazteko. Mekanismoaren eta/edo kanalaren arabera, adierazgarria izan daiteke edo ez.

3. Prozesuaren jarraipen-organoak

Prozesuan martxan jarritako organo eta mekanismo guztiak antolatzeko eta koordinatzeko rol teknikoa duten eragileen arteko topaketarako eta elkarrekintzarako espazioak. Parte hartzeko organoei eta mekanismoei eragiten die —haien inpaktua, eraginkortasuna eta irismena baloratzen dituen neurrian—, eta horietan hobekuntzak egitea gomendatzen du. Ez du eraginik udal-politiketan, ezta erabakiak hartzean ere.
Responsive Image

Etorkizunean sortuko diren espazioak

Koordinaziorako eta jarraipenerako gunea, Nafarroako Gobernuko, Tokiko Ekintza Taldeetako eta Iruñeko eta Tuterako Udaletako teknikariek osatua.

Nafarroako Gobernuko departamentuen eta Foru Komunitateko erakunde, entitate eta instituzio nagusien (publikoak, politikoak, ekonomikoak eta sozialak) kontsultarako erakundea. 

Gobernuz kanpoko erakundeek (elkarteek, fundazioek, federazioek, unibertsitateek...) bakarrik osatutako lantaldea.

Parte hartzeko guneak, eragile guztiei irekiak, gai edo sektore jakin bati buruz antolatuak. 

Parte hartzeko gunea, eragile guztiei irekia, arlo estrategiko bateko gai edo sektore jakin bati buruz antolatua. Prozesuaren esparruan, eragile guztiei irekitzeko uneak dira, prozesu horretarako helburu jakin batekin.

Sektore arteko ikuspegia duen politika bati edo politika horren tresnaren bati buruzko adituen azterketa eskaintzea du helburu.

Gai, sektore edo lurralde bateko gai zehatzei buruz eztabaidatzeko eta hausnartzeko parte hartzeko gune puntuala. Hasiera eta amaiera zehatzak ditu.

2030 Agendari buruzko nobedadeak

Ez galdu ezer: albisteak, deialdiak, inpaktu istorioak eta etorkizun jasangarriagoa eraikitzeko baliabideak.

Pie de página